XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZENBAIT BEHARRALDITARAKO MEZETAN ERABIL DAITEKEEN EUKARISTI OTOITZA

Eukaristi otoitz honek lau prefazio desberdin ditu eta prefazio bakoitzari dagozkion lau eskari-otoitz. Prefazio berezirik ez duten Zenbait beharralditarako Mezetan erabil daiteke.

I. ERA

I. prefazioa Eliza, batasunera bidean

Eliza batasunera bidean izenburu daraman prefazio hau eta berari dagokion eskari-otoitza ondorengo Meza hauetan da egoki erabiltzea: Elizarentzat, Aita Santuarentzat, Gotzainarentzat.

Gotzaina aukeratzeko, Kontzilioa nahiz Sinodoa denean, Apaizentzat, Apaizak norberarentzat, Eliz zerbitzarientzat edota Gogarte nahiz pastoral batzarra denean ematen diren Mezetan.

V/. Jauna zuekin.

R/. Eta zure espirituarekin.

V/. Gora bihotzak.

R/. Jaunagan dauzkagu.

V/. Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.

R/. Egoki da eta zuzen.

Egoki da, bai, eta zuzen
Zuri, Jauna, Aita guztiz on Horri,
eskerrak ematea
eta gorespenezko goratzarrea kantatzea.

Zure Semeak hotsegin digun berri onari esker,
Eliza bakarra bildu duzu
herri, hizkuntza eta lurralde guztietatik;
eta zeure Espirituaren indarrez biziberritzen duzun
Eliza honen bidez
gizon-emakume guztiak
batasunean elkartzen ari zara beti eta beti.

Elizak, zure maitasunaren elkargoa aitortuz,
erreinuaren itxaropen zoriontsuaren ateak
zabaltzen dizkie etengabe guztiei;
Eliza hori dugu,